privacidad euskera

Pribatutasun-politika serveforyou.es

1. ERABILTZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA

CORPORENTUM SLk.,ratamenduaren Arduraduna denez, jakinarazten dizu, Datuak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (DBEOn) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DPBEDBLOn) xedatutakoarekin bat, zure datuak pribatutasun-politika honen arabera tratatuko ditugula.



Pribatutasun-politika honetan azalduko dugu zure datu pertsonalak nola eta zergatik jasotzen ditugun, zer egiten dugun horiekin, norekin partekatzen ditugun, nola babesten ditugun eta zer aukera dituzun zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.



Zerbitzuak eskaintzeko xedearekin enpresak jaso dituen datu pertsonalen tratamenduan aplikatuko da politika hau. Politika honetako neurriak onartzen badituzu, zure datu pertsonalak politika honen arabera tratatzea onartzen duzu.


2. HARREMANETARAKO

Izen soziala: CORPORENTUM, SL 

Izen komertziala: CORPORENTUM

IFK: B-45519550

Helbidea: C/ Cid nº 1, 45450 Orgaz (Toledo)

E-Mail: info@corporentum.es

3. FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK

Gure zerbitzuak kalitate-mailarik handienarekin eskaintzeko konpromisoa izan dugu beti, eta, horrekin bat, zure datuak segurtasunez eta gardentasunez tratatzekoa. Honako hauek dira gure printzipioak:


  • Legezkotasuna: Helburu espezifiko, esplizitu eta legezkoetarako bakarrik bilduko ditugu zure datuak.


  • Datuak minimizatzea: Datu-bilketaren helburuetarako garrantzitsuak eta beharrezkoak diren datu pertsonalak bakarrik jasotzen ditugu.


  • Helburua mugatuta: Adierazitako helburuetarako eta zure nahiaren arabera bakarrik bilduko ditugu zure datu pertsonalak.

  • Zehaztasuna: Zure datu pertsonalak zehaztasunez eta eguneratuta gordeko ditugu.

  • Datuen segurtasuna: Arriskuen arabera egokiak diren neurriak hartzen ditugu, teknikoak eta antolaketakoak, zure datuek kalterik izan ez dezaten bermatzeko. Besteak beste, honako egoera hauek saihesteko neurriak dira: datuak baimendu gabe zabaltzea edo eskuratzea, ustekabean edo bidegabeki suntsitzea, nahi gabe galtzea, aldatzea edota bestelako tratamendu bidegaberen bat egitea.

  • Eskuratzea eta zuzentzea: Baliabideak ditugu egoki deritzozunean zure datuak eskuratu edota zuzentzeko aukera izan dezazun.

  • Gordetzea: Zure datu pertsonalak legearen arabera eta behar bezala gordetzen ditugu, eta datu-bilketaren helburuetarako beharrezkoa den bitartean bakarrik.

  • Nazioarteko transferentziak: datuak EB/EEE-tik kanpora transferituko badira, behar bezala babestuko dira.

  • Hirugarrenak: Datu pertsonalak hirugarrenen esku jartzea eta horiek transferitzea, aplikagarriak diren legeen eta araudien arabera eta kontratu-berme egokiekin egiten dira.

  • Zuzeneko marketina eta cookieak: Publizitateari eta cookieei dagokienez, aplikagarria den legeria betetzen dugu.

4. ZURE DATU PERTSONALAK BILTZEA ETA TRATATZEA

Honako mota hauetako datuak eskatu eta tratatu daitezke:


  • Identifikazio-datuak.


Cookieen politikan azaltzen denez, gure webgunera egin duzun bisitari buruzko datuak ere jasotzen ditugu automatikoki.


Zure datu pertsonalak eskatzen ditugun bakoitzean, zer datu biltzen dugun eta zer helbururekin azalduko dizugu, argi eta garbi. Orokorrean, honako xede hauekin bildu eta tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

  • Informazioa, zerbitzuak, produktuak, gai garrantzitsuak eta sektoreko berritasunak zure eskura jartzeko.

  • Komunikazioak bidaltzeko.

5. LEGITIMITATEA

Datuak babesteko araudi aplikagarriarekin bat, zure datu pertsonalak tratatu ahal izango dira baldin eta:


  • Tratamenduaren ondorioak onartu badituzu. Onarpena edozein unetan bota ahal izango duzu atzera, noski.

  • Legezko errekerimendua badago.

  • Pribatutasun-eskubideek kaltetzen ez duten interes legitimoa baldin badago, adibidez, informazio komertziala bidaltzea gure newsletterrera harpidetu zarelako edo bezero zarelako.

  • Zure eta gure arteko kontratu-harremanaren bidez gure zerbitzuetakoren bat eskaintzeko beharrezkoa bada.


6. DATU PERTSONALAK KOMUNIKATZEA

Datuak CORPORENTUM SLrekin harremana duten enpresei komunikatu dakieke zerbitzuak eskaintzeko, eta Tratamenduaren Arduradun izango dira. Enpresak ez du inongo datu-lagapenik egingo, legezko betebeharra ez baldin bada.


7. ZURE ESKUBIDEAK


Datu pertsonalak bildu eta tratatzeari dagokionez, noiznahi jar zaitezke gurekin harremanetan honako zeregin hauetarako:

  • Zure datu pertsonaletan eta DBEOren 15.1 artikuluan adierazten den beste edozein informaziotan sartzeko.

  • Zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datu pertsonalak zuzentzeko, DBEOren 16. artikuluaren arabera.

  • Zure datu pertsonalak deuseztatzeko, DBEOren 17. artikuluaren arabera.

  • Zure datu pertsonalen erabilera mugatzeko, DBEOren 18. artikuluaren arabera.

  • Zure datuen eramangarritasuna eskatzeko, DBEOren 20. artikuluaren arabera.

  • Zure datu pertsonalen erabileraren aurka egiteko, DBEOren 21. artikuluaren arabera.

Datuak helburu zehatz baterako tratatzeko baimena eman baduzu, edozein unetan ken dezakezu emandako baimena; alabaina, horrek ez du eraginik baimena kendu aurretik egin den tratamenduaren zilegitasunean

Eskubide horiek baliatzeko, bidali idatzizko eskaera arrazoitua eta egiaztatua helbide elektroniko honetara:  info@corporentum.es


Era berean, eskubidea duzu erreklamazioa aurkezteko kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (www.aepd.es), uste baduzu tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.


8. LEGE-INFORMAZIOA

Politika honetan jasotako betekizunak osagarriak dira, eta ez dute ordezten datuak babesteko lege aplikagarriaren eskakizunik, betiere lege hori gailenduko baita.

Politika hau aldizka berrikusiko da eta enpresak aldaketak egin ditzake edonoiz. Horrelako kasuetan, aldaketak jakinaraziko dizkizugu. Gainera, gure Politikaren azken bertsioa irakurri eta zure onespena berretsi dezazun eskatuko dizugu.



LEGE-OHARRA

INFORMAZIO-GIZARTEAREN ZERBITZUEN LEGEA (IGZL)

CORPORENTUM, SLk aurrerantzean ARDURADUNAK, webgunearen arduradun den aldetik, erabiltzaileen eskura jartzen du honako dokumentu hau, uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan, xedatuta dauden betebeharrak betetzeko eta webguneko erabiltzaileei webgunea erabiltzeko baldintzen berri emateko.

Webgune honetan sartzen den pertsonak bertako erabiltzaile-izaera onartzen du eta, hala, hemen zehaztutako xedapenak eta indarrezko legeriaren arabera ezarri beharreko gainerako lege-xedapen guztiak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du.

CORPORENTUM SLk
webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko eskubidea du, eta ez du erabiltzaileei aurreabisurik emateko edo betebehar horiek jakinarazteko betebeharrik, webgunean argitaratzea nahikoa delakoan.




1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Izen soziala: CORPORENTUM, S.L. 

Izen komertziala: CORPORENTUM

IFK: B-45519550

Helbidea: C/ Cid nº 1, 45450 Orgaz (Toledo)

Helbide elektronikoa: info@corporentum.es

2. XEDEA

Webgune honen bidez, gure zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen diegu erabiltzaileei.

3. PRIBATUTASUNA ETA DATUEN TRATAMENDUA

Eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko datu pertsonalak eman behar badira, erabiltzaileek bermatu egingo dute emandako datuen egiazkotasuna, zehaztasuna, benetakotasuna eta gaurkotasuna. Enpresak datuen tratamendu automatizatua egingo du, horien izaeraren edo helburuaren araberakoa, Pribatutasun Politikaren atalean adierazitako terminoetan.

4. ABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA


Erabiltzaileak baieztatu eta onartzen du webgune honetan azaltzen diren eduki guztiei Jabetza Intelektualaren eskubidea dagokiela, bereziki erabilera industriala eta/edo komertziala izan dezaketen diseinu, testu, irudi, logotipo, ikono, botoi, software, izen komertzial, marka eta bestelakoei. Era berean, marka, izen komertzial eta ikur bereizgarri guztiak, webgunean txertatuta dauden eduki eta/edo bestelako elementuen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak, enpresaren eta/edo hirugarrenen jabetzakoak dira eta beraiena da horiek guztiak trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa. Hori guztia dela eta, erabiltzaileak hitzematen du eduki horiek ez dituela erreproduzituko, kopiatuko, banatuko, eskainiko edo jendaurrean jakinaraziko, eraldatuko ezta aldatuko. Halaber, betebehar horiek ez betetzeak ekar ditzakeen erreklamazioen aurrean ez dio inolako kalterik eragingo enpresari. Webgune honetara sartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, eskubide horiei osotasunean edo partzialki uko egin zaienik, transmititu egin direnik, baimena eman denik, edota inolako lagapenik egin denik, berariaz kontrakoa adierazten ez bada. Webgunearen erabilera-baldintza orokor hauek ez diete ematen erabiltzaileei webgunea eta/edo bertako edukiak erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean jakinarazteko bestelako eskubiderik, hemen adierazitakoez gain. Edozein eskubide bestela erabili edo ustiatu ahal izateko, aldez aurretik, bereziki zeregin horretarako berariazko baimena eman beharko du enpresak edo ukituriko eskubideen hirugarren pertsona titularrak.

Gune honetako edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, ordenagailu-programak, iturburu-kodeak eta, oro har, edozein sorkuntza-lan intelektual eta webgunea bera, bere osotasunean, artelan multimedia gisa, egile-eskubideek babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko legeriaren arabera. Enpresa da webgune honetako diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, nabigaziorako botoien, HTML kodearen, testuen, irudien, testuren, grafikoen eta webgune honetako beste edozein edukiren titularra, edo, nolanahi ere, berariazko baimena du elementu horiek erabiltzeko. Webgune honetako edukiak ezingo dira erreproduzitu, ez osorik ez partzialki, ez eta igorri edo erregistratu ere informazioa berreskuratzeko sistemak erabiliz, inolako modutan eta inolako baliabide erabiliz, aipatutako erakundearen aurretiko eta idatzizko baimena izan ezean..

Era berean, debekatuta dago «copyrighta» ezabatzea, saihestea eta/edo manipulatzea, bai eta babes-elementu teknikoak eta edukiek izan lezaketen edozein informazio-mekanismo ere. Webgune honen erabiltzaileak konpromisoa hartzen du adierazitako eskubideak errespetatzeko eta horiek kaltetu ditzaketen jarduketarik ez egiteko. Dena den, enpresak beretzat gordetzen du jabetza intelektual eta industrialeko eskubide zilegiak babesteko abiaraz ditzakeen legezko bitarteko edo ekintza oro.


5. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK ETA ERANTZUKIZUNAK

Erabiltzaileak honako konpromiso hauek hartzen ditu:


  1. Webgunearen erabilera egokia eta legezkoa egitea, baita bertako eduki eta zerbitzuena ere, honako arau hauen arabera: (i) unean-unean aplikatzekoa den legeria; (ii) webgunearen erabilera-baldintza orokorrak; (iii) orokorrean onartutako morala eta ohitura onak eta (iv) ordena publikoa.

  2. Webgunera sartzeko beharrezko bitarteko eta eskakizun tekniko guztiez hornitzea.

  3. Webguneko inprimakietan egiazko informazioa ematea datu pertsonalak betetzean, eta horiek eguneratuta izatea, unean uneko erabiltzailearen benetako egoera jaso dezaten. Erabiltzailea izango da berak egindako adierazpen faltsu eta zehaztugabeen erantzule bakarra, eta baita berak emandako informazioak enpresari edo hirugarrenei eragindako kalteen gainekoa ere.

Aurreko atalean adierazitakoaz gain, erabiltzaileak ez ditu honako ekintza hauek egingo:

  1. Webgunearen eta/edo edukien erabilera baimendu gabea edo iruzurrezkoa egitea, horren xedeak edo ondorioak legez kontrakoak baldin badira, erabilera-baldintza orokor hauetan debekatutakoak, hirugarrenen eskubide eta interesen aurkakoak, edo zerbitzu edo dokumentuen, artxiboen eta edozein ekipamendu informatikotan gordetako era guztietako edukien erabilera normala kaltetu, erabilezin utzi, gainkargatu, narriatu edo eragotzi badezakete

  2. Webguneko baliabide edo eremu mugatuetara sartzea edo sartzen saiatzea, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bete gabe.

  3. Kalteak eragitea webgunearen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan.

  4. Enpresaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo bestelako sistema fisiko edo logikoak sarean sartzea edota zabaltzea.

  5. Enpresaren, hirugarren hornitzaileen eta beste erabiltzaile batzuen datuetara sartzen, horiek erabiltzen eta/edo manipulatzen saiatzea.

  6. Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta kasuan kasuko eskubideen titularraren baimenik ez badu edo legeak onartzen ez badu.

  7. Honako hauek ezabatzea, ezkutatzea edo manipulatzea: enpresaren edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei buruzko oharrak, gainerako eskubideei buruz edukietan txertatu diren identifikazio-datuak, babeserako gailu teknikoak edota edukietan txerta litezkeen informazio-mekanismoak.

  8. Edukiak eskuratzea eta eskuratzen saiatzea, horretarako eskuragarri jarri zaizkion bitarteko edo prozedurak ez direnak erabilita, edo edukiak dauden webguneetan berariaz zehaztu ez direnak erabiliz, edo, oro har, webguneari eta/edo edukiei kalte egiteko arriskua ez dakartelako Interneten erabili ohi ez direnak.

  9. Bereziki, argibide gisa eta zehaztapenik gabe, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez transmititzeko, zabaltzeko edota hirugarrenei helarazteko informaziorik, daturik, edukirik, mezurik, grafikorik, marrazkirik, soinu- eta/edo irudi-fitxategitik, argazkirik, grabaziorik, softwarerik eta, oro har, edozein material motarik, baldin eta:
    • Edozein modutan, Konstituzioan, nazioarteko tratatuetan eta indarrean den gainerako legerian aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkakoa bada, horiek mespretxatzen baditu edo horien kontra egiten badu.

    • Delituzko ekintzak, iraingarriak, difamatzaileak, indarkeriazkoak edota, oro har, legearen, moralaren, orokorrean onartutako jardunbide egokien eta ordena publikoaren kontrakoak direnak bultzatzen edo sustatzen baditu.

    • Sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin edo egoeragatik diskriminatzaileak diren jarduerak, jarrerak edo pentsamenduak bultzatzen edo sustatzen baditu.

    • Delituzkoak, indarkeriazkoak, iraingarriak, kaltegarriak edo umilgarriak diren produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak, eta, oro har, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak direnak txertatzen edo erabilgarri jartzen baditu, edo horietara sartzeko aukera ematen badu.

    • Antsietate- edo beldur-egoera onartezina sortarazten badu edo sor badezake.• Osasunerako eta oreka psikikorako jarduera arriskutsuak edo kaltegarriak sustatzen edo bultzatzen baditu.

    • Enpresaren edo hirugarrenen jabetzakoa izanik, jabetza intelektual edo industrialaren legeriak babestuta badago, eta egin nahi den erabilera baimenduta ez badago.• Pertsonen ohorearen, intimitate pertsonal eta familiarraren edota pertsonen irudiaren aurkakoa bada.

    • Edozein eratako publizitatea bada.• Webgunearen erabilera normala eragozten duen birus edo programaren bat badu.


Erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio webgune honetako zerbitzu eta/edo eduki batzuetara sartzeko, kontu handiz erabili beharko du eta uneoro isilpean gorde. Ondorioz, erabiltzailearen ardura izango da pasahitza egoki zaintzea eta konfidentzialtasunez gordetzea; eta konpromisoa hartzen du pasahitza hirugarrenei ez lagatzeko, aldi baterako edo modu iraunkorrean, eta kanpoko pertsonei ez uzteko zerbitzu eta/edo eduki horietara sartzen. Era berean, pasahitzaren erabilera desegokia ekar dezakeen edozein gertaera, adibidez, lapurreta, galera edo baimenik gabeko sarbidea, jakinarazi beharko dio sozietateari, horrek berehala ezeztatu dezan. Ondorioz, aipatutako jakinarazpena egiten ez den bitartean, pasahitza bidegabeki erabiltzetik erator daitekeen edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko da enpresa; eta hirugarren ez-legitimo batek egin dezakeen edukien eta/edo zerbitzuen erabilera ez-legezkoen aurrean erabiltzailea izango da erantzulea. Erabiltzaileak, zabarkeriaz edo engainuz, erabilera-baldintza orokor hauetan ezarritako edozein betebehar beteko ez balu, ez-betetze horrek enpresari ekar diezazkiokeen kalte-galera guztien erantzule izango da.



6. ERANTZUKIZUNAK

Ez dago bermatuta webguneko elementuak eta informazioa era jarraituan kontsultatu ahal izatea, ez eta horiek modu egokian ikusi, deskargatu edo erabili ahal izatea, enpresaren kontroletik kanpoko faktore edo egoerek webguneko edukiak galarazi, zaildu edo eteten badituzte. Enpresak ez erantzukizunik izango eskainitako eduki edo informazioen ondorioz har litezkeen erabakien gainean.

Enpresak zerbitzua eten dezake edo erabiltzailearekiko harremana berehala ezeztatu, webgunearen edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen kontrakoa bada. Ez ditugu geure gain hartzen webgunearen erabileraren ondorioz izan daitezkeen kalteak, galerak, erreklamazioak eta gastuak.

Enpresak kalte horiek eragin ditzaketen edukiak ahal bezain laster ezabatzeko ardura izango du, besterik ez, betiere gorabehera jakinarazi bazaio. Bereziki, ez dugu erantzukizunik izango, besteak beste, honako egoera hauen ondoriozko kalteen gainean:

  1. Interferentziak, etenaldiak, akatsak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edota deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea eta -sareetako akats, gainkarga eta erroreen ondorioz edo enpresaren kontroletik kanpoko beste edozein kausa medio. Edozein motatako programa gaiztoen bidez egindako legez kontrako sarrerak, edozein komunikabideren bitartez egindakoak, hala nola birus informatikoak edo bestelakoak.

  2. Webgunearen gehiegizko erabilera desegokia.

  3. Segurtasun- edo nabigazio-erroreak, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz gertatutakoak. Webgunearen administratzaileek eskubidea dute webgune honetako edozein eduki edo informazio partzialki edo osorik kentzeko.


Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen erabiltzaileek eskuragarri eta erabilgarri dauden zerbitzuak gaizki erabiltzeak eragin ditzakeen edozein motatako kalte-galeren gainean. Era berean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango datuak biltzeko inprimakien bidez jasotzen den eduki eta informazioen inguruan, horien xede bakarra kontsultak eta zalantzak argitzeko zerbitzua ematea izanik. Bestalde, zerbitzu horien legez kontrako edo okerreko erabilerak kalte-galerak eragingo balitu, enpresak kalte-ordaina eskatu ahal izango dio erabiltzaileari.

 
Webgunerako zure sarbidearen edo erabileraren ondorioz hirugarrenek aurkeztutako erreklamazio, ekintza edota auziek ekar ditzaketen kalte-ordainetatik libre utziko duzu enpresa. Gainera, enpresari kalte-ordaina ordaindu beharko diozu «robotak», «spiderrak», «crawlerrak» edo antzeko tresnak erabiltzen badituzu webgunetik informazioa edo datuak lortu edo ateratzeko, eta horrek karga zentzugabea eragiten badio webgunearen funtzionamenduari.

7. HIPERESTEKAK

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta horren edukiak inolaz ere ez erreproduzitzeko, ezta hiperesteka bidez ere, enpresaren berariazko eta idatzizko baimenik ez baldin badu.

Webguneak hirugarrenek kudeatutako webguneetarako estekak izan ditzake, erabiltzaileak eskura izan dezan enpresa kolaboratzaileen eta/edo babesleen informaziorako sarbidea. Horrekin bat, sozietatea ez da webgune horien edukiaren erantzule, eta ez da webgune horietan hirugarrenek eskain ditzaketen zerbitzu eta/edo informazioaren bermatzaile edota eskaintzailea.

Erabiltzaileari eskubide mugatu, ezeztagarri eta ez-esklusiboa ematen zaio webgunearen orri nagusirako estekak sortzeko, betiere erabilera pribatu eta ez-komertzialerako bakarrik. Gure webgunerako esteka duten webguneek (i) ezingo dute enpresarekin duten harremanari buruzko datu faltsurik eman, ez eta enpresak esteka baimendu duenik adierazi ere, eta ezingo dituzte erabili gure sozietatearen markak, izenak, izen komertzialak, logotipoak eta bestelako bereizgarriak; (ii) ezingo dituzte izan gustu txarreko edukiak, lizunak, iraingarriak edo polemikoak direnak, sexu, arraza edo erlijioagatik indarkeria edo diskriminazioa sustatzen dutenak, ordena publikoaren kontrakoak edo legez kontrakoak; (iii) ezingo dute webguneko orri nagusia ez den beste baterako estekarik sortu; (iv) estekak gure webgunearen helbidera eramango du erabiltzailea, esteka egin duenak ezingo du gure webgunea berearen osagarri gisa edo bere «frame» baten barruan erreproduzitu edo webgunearen orrietako edozeinen «browser» bat sortu. Enpresak edozein unetan eskatu ahal izango du webgunerako esteka kentzeko, eta, horren ondoren, berehala kendu beharko da esteka hori.

Enpresak ezin ditu kontrolatu bere webgunerako esteka duten beste webgune batzuetako informazioa, edukiak, produktuak eta zerbitzuak.



8. DATUEN BABESA

Zerbitzuetako batzuk erabili ahal izateko, aldez aurretik erabiltzaileak datu pertsonal batzuk eman behar ditu. Enpresak automatikoki tratatuko ditu datu horiek, eta dagozkion segurtasun-neurriak ezarriko ditu, DBEO, DPBEDBLO eta IGZL araudiekin bat. Erabiltzaileak eskuragarri ditu datu pertsonalen tratamenduari buruzko politika eta aurrez finkatutako xedeak, Pribatutasun Politikan zehaztutako baldintzetan.e some of the services, a User is first required to provide certain data of a personal nature. The Company will process these data automatically and apply the corresponding security measures, all in compliance with the GDPR, LOPDGDD and LSSI. The User may access the policy on personal data processing, as well as the establishment of the purposes previously determined, in the conditions set forth in the Privacy Policy.

9. COOKIEAK

Enpresak eskubidea du webgunean «cookie» teknologia erabiltzeko, zu ohiko erabiltzaile gisa identifikatzeko eta webgunearen erabilera pertsonalizatzeko, hizkuntza, gustuko dituzun edukiak edo bereziak direnak aurrez hautatuta.

Cookieek erabiltzailearen IP helbidea jasotzen dute, eta Google da informazio horren tratamenduaren arduraduna.

Cookieak web-zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileak webgune batean egiten duen nabigazioa erregistratzeko, erabiltzaileak horretarako baimena ematen duenean. Nahi baduzu, zure nabigatzailea konfigura dezakezu jasoko dituzun cookieen inguruko ohartarazpena pantailan ikusteko eta cookieak zure disko gogorrean instalatzea eragozteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen erabilera-jarraibideak eta -eskuliburuak informazio gehiago eskuratzeko.

Cookieei esker, erabiltzailearen ordenagailuan erabilitako nabigatzailea ezagutu dezake enpresak, eta, horrela, erabiltzailearen lehentasunen eta profil demografikoen araberako edukiak, nabigazioa eta publizitatea eskain dezake, eta bisitaldiak eta trafikoaren parametroak neur ditzake, eta sarbideen bilakaera eta kopurua kontrolatu.


10. ADIERAZPENAK ETA BERMEAK


Oro har, webguneko eduki eta zerbitzuak informazioa emateko xedearekin eskaintzen dira. Ondorioz, horiek eskaintzean, enpresak ez du webgunean jasotako produktuen inguruko bermerik edo adierazpenik egiten, legezkotasunari, fidagarritasunari, erabilgarritasunari, egiazkotasunari, zehaztasunari edota merkaturatzeko ahalmenari dagozkion bermeak, besteak beste, salbu eta adierazpen eta berme horiek legez salbuetsi ezin daitezkeenean.


11. EZINBESTEKO KASUAK

Enpresak ez du erantzukizunik izango zerbitzua ematea ezinezkoa den kasuetan, horretarako arrazoiak honako hauek badira: elektrizitate-horniduraren edota telekomunikazio-lineen etenaldi luzeak, gatazka sozialak, grebak, matxinadak, eztandak, uholdeak, Gobernuaren ekintzak eta omisioak, eta, orokorrean, ezinbesteko edo ustekabeko bestelako arrazoiak.


12. AUZIEN EBAZPENA. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA


Erabilera-baldintza orokor hauek, bai eta webgunearen erabilera ere, Espainiako legeriaren arabera arautuko dira. Edozein auzi ebazteko, webgunearen arduradunaren helbide sozialari dagozkion Epaitegien eta Auzitegien erabakia onartuko dute aldeek.

Erabilera-baldintza orokor hauetako estipulazioren bat aplikaezina edo baliogabea izango balitz legeria aplikagarriaren arabera edo justiziaren edo administrazioaren ebazpen baten ondorioz, aplikaezintasun edo baliogabetasun horrek ez du eragingo erabilera-baldintza orokor hauek aplikaezin edo baliogabe izatea. Kasu horietan, enpresak estipulazio hori baliagarria eta galdagarria den beste batekin ordeztuko du. Ordezko estipulazio horrek, ahal den neurrian, jatorrizko estipulazioan jasotako xede eta asmoari eutsiko die.



Share by: